Sopelako udaletxe aurrean gaur goizeko 12etan LAB sindikatuak deitutako kontzentrazioan 85 bat lagun batu dira, haien artean LABeko eta EAEko hainbat delegatu eta hautetsi. "Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa" lelopean, sindikatu abertzaleak Inocencia Galparsoro EAEko alkate arrasatearra espetxeratu izana salatu du, Espainiako Estatuak "salbuespen egoeran" emandako jauzi berri bat delakoan. Era berean, 40 minutu iraun duen elkarretaratzearen ostean, Eskumaldeko LABeko kideek arratsaldean deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. LABekoa baino ordu bat lehenago beste elkarretaratze bat burutu dute 10 lagunek Itzubaltzetako Artatza-Romo institutuan. Arrasaten, berriz, 1.000 lagun baino gehiago manifestatu dira, herrian greba deialdia arrakastatsua izan dela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!