"Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera" salatzeko deituriko borroka egunak erantzuna izan du gaurkoan Leioa eta Erandioko campusean. Mobilizazioan izandako lagunek
Gaztesareari jakinarazi diotenez, goizeko 12:00ak aldera manifestazioan abiatu dira campuseko kafetegi nagusitik 120 lagun inguru. Mobilizazioan, campuseko hainbat fakultate zeharkatu dituzte. Manifestazioan zehar, azken egunotan pairatutako "erasoak" salatu dituzte ikasleek hainbat aldarri oihukatuz. Gainera, ibilbidean hormetan eta autobusetan "EAE aurrera" moduko pintaketak egin dituzte aurpegia estalita zeramaten hainbat lagunek. Amaieran, berriz ere kafetegi nagusiaren parean, ezker abertzalearekin amaituko ez dutela erakusteko deia luzatu dute. Horretarako, arratsaldean zein hurrengo asteetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera deitu eta borrokarekin jarraitzeko gonbitea luzatu dute. Eusko gudariak abestuz amaitu da mobilizazioa. Gaztesareak bildutako argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen.