Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik 27 euskal herritarrei egiten ari zaizkion epaiketa dela eta, hitzaldia izango da ostiral honetan, maiatzak 9, Berangoko kultur etxean. 19:30ean abiatuko den saioan, 33/01ean auziperatutako Uribe Kostako bi lagunek, Mitxel Sarasketa getxoztarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak, hartuko dute hitza. Hilaren 15ean, berriz, Algortako Aldai kulturgunean (Itsasgane) egingo dute solasaldia, ordu berean. Horretan, Juan Antonio Madariaga edukiko du lagun Sarasketak. Bitartean, epaiketak aurrera darrai Madrilen. Argazkian, joan den asteazkenean, Leioa eta Erandioko campusean egindako elkarretaratzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!