Gainontzeko finalista guztiek gaur eta bihar batuko dira Aldapa auditorioan azken erabakia ezagutzeko zuzeneko finaletan. Gaur, metal talderik onena izendatuko dute, eta horretaz gain hiru talde ezberdinen kontzertua entzuteko aukera izango da, Durangoko Alerta, Legazpiko Elbereth eta Valentziako Piel de Serpiente hain zuzen. Gainera, Euskara saria jaso duen Niketz taldeak ere joko du. Bihar, berriz, pop-rock modalitatearen txanda izango da toki eta leku berean. Kontzertuan Baezako Automatas, Granadako Harry Up! eta Sevillako Pen cap Chew arituko dira Leioako talderik onena suertatu den Nasti de Plastirekin batera.
Bestalde, Aterpe Gazte Bulegoak Leioako VIII. Pop-Rock lehiaketako eta aurreko edizioetako irabazle eta finalisten abestiak entzungai jarri ditu. Zoritxarrez, kanta horietaz gozatzeko Aterpen bertan dagoen ordenagailu bateraino jo beharko dute zaleek bertan baino ez baitaude entzungai. Bestalde, Gazte Bulegoak jakinarazi duenez, urtero edizio berri bakoitzari dagozkion finalisten eta irabazleen lanak ere gehituko dituzte.