Auzotarrok kultur Elkarteak antolatuta, bihar Leioa Sanbar Blues Jailadiaren laugarren edizioa egingo da San Bartolomeko Telleria plazan. Hori ospatzeko gurean hainbat kontzertu eta txorizo dastaketa izango da. Jaialdia arratsaldeko 5etan hasiko da txorizo dastaketarekin eta 21:00etatik aurrera musikari egingo zaio lekua, Mike Hammer & The Taxi Drivers laukote barakaldarrak, Valladolideko Bluedays Blues Band-ek eta bere bigarren diskoa aurkeztuko duen Travellin' Brothers boskoteak (argazkian) oholtzaren gainetik abestuko dutela. Barakaldoztarrek 2006an osatu zuten taldea eta dagoeneko eskarmentu handia dute blues jaialdietan, musika hori jazz eta rockarekin uztartzen dutela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!