Oskorrirekin batera joko du bihar Erandioko Udal Bandak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 9a, 21:57

Oskorri Banda Band izeneko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute larunbat honetan, maiatzak 10, Erandiora hurbiltzen diren guztiek. Bilboko Udal Musika Bandak aspaldi luzatutako erronka onartuta, Natxo de Felipe buru duen taldeak 35 urtetan sortutako abestien berrikuspenaren emaitza dugu aipatu emanaldia. Hartara, Bilboko bandaren laguntzaz, Arriaga antzokian hiru saio eskainiz ospatu zuen iaz urteurrena Oskorrik. Behin diskoa argitaratuta, proiektu hori leku guztietara eraman nahi du euskal taldeak. Oraingoan, Erandioko Udal Banda izango du bidelagun Oskorrik, biharko kontzertuan. Saioa 19:30ean izango da, Altzagako azoka zaharrean. Errepertorioak 16 kantu barne hartzen ditu, nolabait aro guztietakoak, zaharrenetarik berrienetara. Gonbidapenak Astrabuduko Udal Bulegoan eta Kultura Sailean jaso ahal izango dira. Argazkian, Andoaingo Musika Banda Oskorrirekin entseatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun