Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Uribe Kosta (mankomunitatea), Txorierri eta Mungialdeko Behargintza zentroek Lur Barriak Enpresa Ekimenen Lehiaketaren beste deialdi bat jarri dute martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta BBK Gaztelanbidean erakundearen laguntzarekin. Seigarren edizioa beteko duen lehiaketan 2007ko ekainaren 15etik 2008ko uztailaren 14ra bitartean Enpresa-Jardueren Zergarako izena eman duten enpresek har dezakete parte, beti ere, honako bi irizpide hauetako bat betetzen badute: gutxienez ekintzaileetako bat aipatutako udalerri edo eskualde batean erroldatuta egotea edo parte hartzen duten Behargintzeatako batek enpresak sortzeko diseinatutako eta gidatutako ibilbide batean parte hartu izana. Lehenengo saria 6.000 eurokoa da eta eskualdeetako 7 sari gehiago ere izango dira, Behargintza bakoitzak emandako 2.500 euro alegia. Argazkian, Berangoko Karabiazpi kalean dagoen Uribe Kostako Behargintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!