Industria Sailak komenigarritzat jo du aipatu estazio mugikorrak ipintzea bi gurpildun ziklomotorren joan-etorriak herri barrura mugatzen direla kontuan hartuta, eta batzutan bide azkarretatik ibiltzea galarazita dutelako. Aipatu egunetan azterketa egitea ezinezko dutenek IATra jo beharko dute hurrengo azterketak noiz eta non egingo diren jakiteko.
Bestalde, Getxoko Udaltzaingoak kartelak ipini ditu institutu eta ikastetxeetan eta hamabostaldi honetan egiten ari den ziklomotorren gaineko zaintza kanpaina baliatuta, orri informatiboa ari da banatzen haien gidarien artean.