Diseinatu zituztenen izpirituari jarraiki, Guantanamotik Kordobara, euren lana astiro baina ondo egiten duten giza hiltegiz josita dago mundua. Eta are zigortzaileagoak dira sistemarekin ezadostasun ideologikoa agertzen dutenekin. Galindo, Vera eta enparauek depresioa zutela esatea aski zuten kalera irten ahal izateko, euren menpeko torturatzaileak kondekoratzen zituzten bitartean. Eta ez dago preso politikorik Espainian, horregatik ez du eraginik egoera politikoak presoen egoerarengan. Horregatik igarotzen du denbora gehiago itzalpean elkarretaratze ilegal batean parte hartzen duen euskaldunak haur bortxatzaile espainiarrak baino.
Hilabetero ospitaleratzen dute Anjel, burmuinean egindako ebakuntzaren ostean askoz okerragoa baita bere egoera. Konortea galtzen du eta ez du ezer ere gogoratzen krisien ondoren. Behin eta berriz, krisi epileptikoek dakarten itotzeko edo larriki kolpatzeko arriskuarekin batera.
Zein arrisku dauka horren osasun egoera larrian dagoen pertsona askatzeak? Iraganeko sufrimenduak ernatu du egungo euskal erresistentzia. Eta zenbat lan hartzen duzuen bere etorkizuna ziurtatzen.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Ahoa proposamen etikoekin, giza eskubideen aldeko aldarrikapenekin zein biktima batzuei bakarrik egindako omenaldiekin betetzen zaien horiei