Bestalde, urtarrilaren 17an ere, Basauriko Txarraska gaztetxeak bere 10 urteurreneko ekitaldien artean errepresioaren aurkako kontzertua eskainiko du, 21:30etik aurrera. Bertan izango dira Lendakaris Muertos, Suspenders eta Neurotika. Bost euroko sarrera atean bertan erosi ahal izango da.
Kontzertuekin jarraituz, datorren otsailaren 28an, Izenik Ez Itzubaltzeta / Romoko talde beteranoak bere 15. urteurrena ospatuko du etxean, Itzubaltzeta gaztetxean, bere entsegu lokalaren ondo-ondoan. Haiekin batera, Alproja talde historikoa izango da, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean emandako kontzertuaren bigarren zatia eskainiz. sarrera hiru eurotan egongo da eta dirua Itzubaltzeta gaztetxea autogestionatzeko baliatuko dute.
Azkenik, ostiral honetan, urtarrilak 16, Getxoko Txorimalo gaztetxeak "Krisialdi kapitalistaren aurrean alternatiba marxista" izeneko hitzaldia hartuko du arratsaldeko 18:30ean.
