Bihar da azken eguna Leioako Cesar Uceda musika sariketan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 12a, 20:42

ETA erakunde armatuak 1982ko azaroaren 18an hil zuen, Bilbon, Cesar Uceda Vera Espainiako Armadako teniente eta Leioako Musika Eskolaren hastapenetan bertoko irakasle zena. Ordutik hona, hainbat omenaldi egin zaizkio udalerri leioaztarrean eta, orain hiru urte, musikari gazteen lehiaketa egiten hasi ziren. Beraz, laugarren edizioa du aurtengoa txapelketak. Hain zuzen ere, bihar, ostiralarekin, amaituko da IV. Cesar Uceda Sariketan (pdf) izena emateko epea. Urtero bezala, musika kontserbatorioetako Erdi Mailako edozein kurtso edo Erdi Mailako zentro baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute, baina gehienez 20 urte izan beharko dute. Bestetik, perkusioko ikasleek ezin izango dute izena eman inolaz ere, ezta sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu direnek ere, tokiko kultur iturriek zehaztu dutenez. Sariak 600, 450 eta 300 eurokoak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun