Alderdi Popularrak arauz besteko proposamena aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan, Garraio Foru Sailari Getxo eta Loiuko aireportuaren arteko Bizkaiko zerbitzua jar dezala eskatuz. Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak aipatu duenez, "horrela mahai gainean jarriko dugu berriro, orain sei hilabete, udalbatza getxoztarrak aho batez onartutako mozioa". Horren bidez, Getxo, Erandio eta Leioa aireportuarekin lotuko dituen autobusa jartzea eskatu zion Aldundiari Udalak. "Hala ere, denbora guzti horretan foru arduradunek ez dute ezertxo ere egin", Arrue kexatu denez. Popularren tokiko arduradunaren arabera, Eskumaldeko 100.000 laguni emango lioke zerbitzu garraio horrek. Argazkian, hegazkin bat bidaiarien zain, Loiuko aireportuan / Hitzak Soberan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!