Getxoko Udalak bat egin nahi izan du
Athleticenganako sentimenduarekin udaletxeko balkoi nagusian bandera zurigorri handi bat ipiniz “Getxo Athleticegaz” leloarekin, "gaur Sevillaren aurka jokatuko duen Kopako finalerdietako itzuliko partidu historikoaren aurrean gure talde bizkaitarrari babes osoa eman aldera", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Udalak, "getxoztar guzti guztiekin batera", bat egin nahi izan du “une berezi hauetan Bizkaiko herri eta bazter guztietan biztu diren poz eta ikusmin izugarriarekin, Athletic Clubek, 24 urte geroago, berriro ere Kopako final berri bat jokatzeko aukera duelako”, adierazi du Imanol Landa alkateak. Getxoko Udalak zorionik handiena opatzen dio gaurko partidarako, baita datorren maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den finalerako hainbeste irrikatzen duen txartela lor dezala ere. Argazkian, udaletxea Athleticen koloreekin jantzita / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.