Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik 27 euskal herritarrei egiten ari zaizkion epaiketa dela eta,
zinemaldia antolatu du Getxoko Txorimalo gaztetxeak. Ostiralero filma emango dute, 22:00etan, Algortako Portu Zaharreko plazan, bihar hasi eta ekainaren 13a bitarteak. Horrenbestez, ondoko hauek izango dira ikusgai egongo diren pelikulak: "Euskal Herria, historia de lucha y resistencia" dokumentala, maiatzaren 23an; "H3 - The film of the H-Block Struggle" jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, maiatzaren 30ean; "El proceso de Burgos" (Imanol Uribe, 1979), ekainaren 6an; eta "Burgosko Prozesua, 25 urte geroago" dokumentala, ekainaren 13an. Bestalde, "Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean, larunbat honetarako, herri mailako mobilizazioa deitu du Algortan, 13:00etan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Bitartean,
epaiketa aurrera doa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Argazkian, apirilaren 24an, hainbat lagun elkartu ziren Getxoko udaletxe aurrean, osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago.