Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, herritarrei eskatu die atxilotuen senide eta lagunak babestea, azaldu du senideek oraindik ez dutela inolako informaziorik eta gogoratu du "inkomunikazio egoeran daudela eta, gainera, haien torturaren aurkako protokoloa bera ere ez dutela ezarri eta gazteak torturatuak izateko arriskuan daude". Hori dela eta, inkomunikazioa irauten duen bitartean manifestazioa izango da egunero, Algortako Telletxe kaletik, 20:00etan.
Ertzainek, herritarrek preso politikoen senideen protestarekin batu ondoren, Etxerateko kideei edozer gauza gertatuz gero haiek erantzule egingo luketeela eesan diete, baina minutu batzuen ondoren, eta kontzentrazioa komunikatua egon arren hainbat gazteri identifikazioa eskatu hasi dira. Ondoren, bultzatu eta karga egin dute, lehenengo borraz eta ondoren gomazko pilotakadaz. Era horretan, 200 bat gazte ehizatzeari ekin diote hainbat karga eginez herrian zehar. Besteak beste, Salsidu, Villamonte, Amezti, Basagoti eta Teilagorri kale eta plazetan. Era berean, hainbat identifikazio izan dira herrian zehar eta, baieztatuta ez badago ere, Amezti kaleko BBVAn hiru gazte atxilotu dituzteneko zurrumurrua zabaldu da. Gazteek, berriz, ihesean zihoazela hainbat edukiontzi bota dute euren atzean. Bestalde, 20:30ean, Etxeraten kontzentrazioaren baimena agortzearekin batera, ertzainek errepikatu dute bertan gelditzen zirenen aurkako jokamoldea, ezkutuekin hainbat gazte, heldu zein aitite-amama kolpatu dituztela. Une horretan Mungiola jipoitu eta atxilotu dituzte. Bukatzeko, Etxeratek erabiltzen duen pankarta eraman dute polizia autonomikoek.
Hamar bat minutu beranduago, agure bat erori da Bikain jatetxetik metro eskasetara eta horra joan da ertzain bat galdetzera ia anbulatzia deitzea nahi zuen. Agurearen ondokoek galdetu diote ia haiek "sorturiko zaurituentzat" izango ote zen.
Etengabe bitakorak garabaturiko atxiloketaren bideoa: