Aho batez onartu du Getxoko Udalbatzak, Imanol Landa buru duen Gobernu taldeak hala eskatuta, uholdeei buruzko batzorde informatibo berezia sortzea; eta "ahalik eta gehien bideratu eta erraztuko du alderdi politiko guztien eta uholdeen ondorioz antolatu diren herritarren elkarteen eta aintzat hartzen diren beste elkarte batzuren presentzia eta parte hartze aktiboa", udal arduradunen arabera. Batzorde horren helburua izango da eskumenak dituzten organoei informazioa eman eta proposamenak egitea, besteak beste, Gobela ibaia bideratzeko proiektuari dagokionez. Egitasmo hori Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren pentsutan dagoen Uraren Euskal Agentziak egin du. Hala ere, aldez aurretik, errekaren egoeraren gaineko diagnostikoa aurkeztu beharko dute. Argazkian, aurreko udal batzar baten artxiboko irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!