Metro Bilbaoren lehenengo lineako tren zerbitzua moztuta gelditu zen atzo gauean zuhaitz batek eragindako matxura batengatik. Garraio konpainiak baieztatu duenez, ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio gaueko 9:30ean zuhaitz bat erori zen trenbidearen gainera, inguruko ibilbidean elektrizitatea moztuz. Gertaera Lutxanako geltokitik oso gertu jaso zen eta, hasteko, une horretan Erandiotik Lutxanara bidaiatzen zuen trena gelditzea eragin zuen. Garraio konpainiak bagoiak hustu, bidaiariak Playabarri industrialdera lagundu eta bertatik autobusez eraman zituen San Inazioko metro geltokira bertatik bidaia jarrai zezaten. Baina hori ez zen izan metroko erabiltzaileek izan zuten arazo bakarra, San Inazio eta Astrabudua arteko zerbitzua etenda gelditu baitzen. Metro BIlbaok autobusak atera zituen bi geltoki horien arteko garraio-aldaketak egiteko. Dena den, beharginak matxura konpontzera azkar joan baziren ere, lehenengo autobusa ez zen atera 22:15ak arte, matxura izan eta 45 minututara, bidaiarien artean kezka eta amorrua eragiten. Argazkian, artxiboko irudi bat.