Odola emateko aukera egongo da ostiralean Getxoko udaletxe alboan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 4a, 17:22

Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak deialdia egin die getxoztar guztiei, ostiral honetan, otsailak 6, Getxoko udaletxe atzealdean egingo den ezohiko odol ematean parte hartzeko. Horretarako unitate mugikorra Aiboa kalean egongo da, 9:00etatik 14:00ak arte. Odola eman ahal izango dute 50 kilogramotik gorako pisua duten 18 eta 65 urte bitarteko lagunek, udal iturriek zehaztu dutenez. Botikaren bat hartzen egoteagatik edo gaixotasun bat izateagatik, odola eman dezaketen ala ez galdetzeko, mediku bat egongo da bertan. Iaz, Imanol Landa alkatea, bere gobernu taldekideak eta Marisa Arrue (PP), Luis Almansa (PSE-EE) eta Iñaki Urkiza (Ezker Batua) oposizioko alderdietako buruak ere hurbildu ziren odola ematera. Argazkian, Imanol Landa alkatea odola ematen / Urtzi Altube - Ilanda.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun