Pirritx eta Porrotx hainbat urtetan izan dira Algortan umeen irribarreak biltzen eta trukean euskara eta musua ematen. Iaz, esate baterako bi emanaldi egiteko kontratatu zituen Getxoko Kultur Etxeak eta horiek sano beteta, azkenean hirugarren bat eman zuten sarrera gabe gelditu ziren ume eta guraso guztientzat.
Bestalde, kritikak ere ez dira falta izan. Izan ere hainbat guraso kexu agertu da horrelako ikuskizuna asteburuan beharrean aste egunetan jartzeagatik, horrek umeak mugitzeko sortzen dizkien arazoengatik. Era berean, ohi baino propaganda gutxiago egin dela iritzi diote, Getxoko Udal Gobernu jelkideak ikuskizuna "oharkabean" pasatzea nahi duelakoan pentsatuta.
Aurretik ere, eztabaida politikoan kokatuta egon da "Piratak" ikuskizuna. Getxoko Kultur Etxeko Kontseilu Nagusiak pasa den maiatzaren 18an baztertu egin zituen pailazoekiko kontratua apurtzeko PPk eta PSE-EEk egindako eskaerak, aurretik filtrazioek adierazitakoaren aurka.