Ezker abertzaleak publikoki zabaldu duenez, egunotan hainbat hitzaldi izango dira eskualdean, Loiolan PSE-EE, EAJ eta Batasuneko kideek mintzatutakoa eta horren garrantzia azaltzeko asmoz. Horren bitartez, "PNVk eta PSOEk inork jakiterik nahi ez dutena" zabaldu nahi dute. Besteak beste, bihar Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa solastuko da Leioako Errekalde plazan dagoen nagusien etxean, arratsaldeko 19:30ean. Egun berean eta ordu berean, baina Algortako Villamonte kultur etxean, "Euskal Herriak behar duen aldaketa" izeneko hitzaldia eskainiko dute, hizlaria zein izango den ez dutela publiko egin. Ostegunean, ordea, Itzubaltzeta / Romon eskainiko dute “Loiolako Elkarrizketak”, Santa Eugenia plazan, 19:30ean. Azkenik, Berango eta Lemoiz arteko auzokideak Sopelako kultur etxeko 3. solairuan, ostiralean, 19:00etan, egingo duten hitzaldira deitu dituzte. Argazkian, Tasio Erkizia, Joserra Etxebarria eta Itziar Aizpuruarekin batera, pasa den otsailaren 10ean, BIlbon "Salbuespen egoerari stop!" lelopeko protesta inguruetan.