Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arkote ez da hurrengo urtean TKE San Miguel Ligan arituko eta KAE 1 kategorian lehiatzen konformatu beharko da derrigorrez. Izan ere, atzo eta gaur Bermeon eta Ibaizabalen jokatutako banderetako play-off-etan Plentzitarrako tripulazioak ez du lortu lehenengo bi traineren artean heltzea. Laredo arerio errazaz gain inor aurreratzeko kapaz ez dira izan Plentziakoak eta gaur Areeta eta Portugaleteko pasealekuetan adi zituzten jarraitzaile asko etsituta utzi dituzte. Bost segundoko abantaila zeukan Meirak atzo eta beste 8 atera dizkio gaur, gauzak argi utziz. Elastiko beltzetakoek ikusi dute beraien ordez, Kaiku sestaoarra eta Meira galiziarra arituko direla arrauneko ohorezko mailan. Portugaleteko banderari dagokionez, Oriok irabazi du nagusitasun handiz eta Urdaibaik baieztatu du Ligako txapelduna dela, Castrok estropada eskasa egin ondoren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.