EHAK ere legez kanpo utzi du Espainiako Erresumak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 18a, 23:48

Eusko Abertzale Ekintza ilegalizatu eta bi egun beranduago, EHAK legez kanpo uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Gainera, debekua beste bi erakunderen ilegalizazioa ezarri eta hurrengo egunean etorri da. Izan ere, atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren aurkako erabakia hartu zuen. Orain, 24 ordutan defentsako helegiteak aztertu ondoren, EHAK alderdia desegin eta ondarea likidatzeko agindu du Gorenak, aipatutako aurreko erakunde guztiak bezala "erakunde terrorista" delakoan. 2005eko apirilaren 17an, EHAK Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan emandako botoen 12,5% boto bildu zituen, 150.188, alegia, eta horiei esker 9 legebiltzarkide jesarri zituen Gazteizko Legebiltzarrean. Uribe Kostan eta Erandion emaitza kaskarragoak izan zituen: botoen %8,77, 10 udalerrietan 8.540 boz batu zituztela. Dena den, gaur debekatu arren otsailaren 8tik aurrera jarduera guztiak etetea agindu zion EHAKri Baltasar Garzon epaileak. Argazkian, EAE eta EHAK alderdien jarduera eteteko aginduaren aurka otsailaren 8an Algortan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun