Zauritu bat izan da Avanzadan izandako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 9a, 22:40
Zauritu bat suertatu da bi autok talka egin dutenean arratsaldean Avanzadako errepidean, Getxo udalerrian. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 16:40ak aldera gertatu da BI-637 errepidean Peugeot 205 modeloko auto batek eta Renault Scenic batek elkar jo dutenean albotik. Ezbeharraren eraginez, Peugeot markako autoa irauli egin da eta A.J.G.G. 44 urteko gidaria Gurutzeta ospitalera eraman behar izan du DYA elkarteak. Era berean Bilborako erreila itxita gelditu da eta auto ilarak sortu dira 18:10ean berriro ireki arte. Bestalde, 40 minutu beranduago beste istripu bat izan da Gipuzkoan, Soraluze udalerrian. Bertan ere, bi autok egin dute talka, baina kasu horretan bi gidariak ospitaleratu behar izan dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun