Bihar izango dira Inauteriak Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 21a, 23:54

Getxo udalerrian Inauteriak ostiralean hasi baziren ere, Algortan, ostiralean, eta Itzubaltzeta / Romon, gaur, izan da horrela. Getxo herrian, berriz, bihar,igandearekin, ekingo diote festari, urtero legez Itxas Argia dantza taldearen eskutik. Jaia goiztiarra izango da eta goizeko 11etarako Itxas Argiako dantzariek kalejira egingo dute. Honako hau izango dute ibilbidea: Itxas argiaren lokaletik irten, Orduña Mendatea kalea, Unbe, Aralar, Bidezabal, geldiunea osasun-etxean, Aingeruaren etorbidea, Gustavo Adolfo Becker, beste geldiune bat Aixerrotan, Bosgarrena, Santa Marinako haitzak, Maidagan, geldiunea polikiroldegian, Maidagan jarraitu, azken geldiunea La Venta-n eta berriro ere Itxas Argiara. Gainera, Itxas Argiatik zabaldu dutenez, 50.urteurrena ospatzen daudenez gero, Arbona-Ahetzeko Primadera dantza taldea izango dute gonbidatua, kalejiran ere joango direla, haien Inauteriak ospatzen. Itxas Argiak getxoztar, algortar eta eskualdeko auzokide guztiak gonbidatu dituzte bihar Getxora igotzen. Argazkian, hainbat txistulari Getxon zehar kalejiran, 2007ko San Isidro jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun