Armintzako jai batzordeak antolatuta, Armintza Txapel Reggae jaialdia burutuko da bihar, larunbata, gaueko 10:30etik goizeko 6ak arte. Armintzako portuan, Euskal Herriko (
Early Reflections,
Revolutionary Brothers&King Konsul eta Zelata Batuke Blokua), Aragoi (Jah Sta), Herrialde Katalanak (Sukko) eta Gaztelako (Cañaman) taldeak arituko dira, guztiak kalitate nabarmenekoak eta guztiak ere Reggae estilokoak, Zelata Batuke Blokua batukadalariak izan ezik. Ohikoa den legez kontzertua doakoa izango da. Jaialdia 1990ean hasi zuten asteburu bat iraun eta akanpada gunea zuela, baina antolatzaileen nekea eta bisitari batzuek eragindako arazoak tarteko 1999an bertan behera utzi zuten. 2004an, berriz, egungo formatuan (egun bakarreko kontzertua eta akanpada gunerik gabe) birsortu zuten Txapel Reggae eta bihar bere bosgarren ediziora helduko da. Argazkian, Jah Sta aragoiarrak /
Ricondelkalamar.