Palestinari buruzko saioa izango da bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 12a, 20:28

Mundu bat gobernuz kanpoko erakundeak, Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloak eta Mewando Sareak Palestinako egungo egoerari buruzko saioa antolatu dute astearte honetarako, maiatzak 13, Nafarroako Aurrezki Kutxak Areetako Kale Nagusiko 31 zenbakian duen egoitzan. Ekitaldia 18:30ean hasiko da “Pakearen alde jotake” izenburuko dokumentalaren proiekzioarekin. "Horrek bakearen kulturarekin konpromisoa hartu duten mundu osoko pertsona batzuen iritziak eta esperientziak erakutsiko ditu", azaldu dute kultur iturri getxoztarrek. Ondoren, 19:30ean, Sergio Yahni Jerusalemeko Informazio Alternatibo Zentroaren ordezkariak eta Issam Abdallah Ali Abualhaj Palestinar Gobernuz Kanpoko Erakundeen Sarearen zuzendariak “Palestina, herri bat erresistentzian” izeneko hitzaldia eskainiko dute. Hain zuzen ere, hilaren 14an “Nakba” izenarekin (hondamendia arabieraz) ezagutzen denaren 60. urteurrena ospatuko da, Israelek palestinarren lurrak okupatzen hasi eta bertokoek euren etxeak utzi behar izan zituzten eguna alegia. Argazkian, haur palestinar bat ura eramaten / CeCAC.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun