Fernando Etxegarai Euskal Herritik atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 12a, 20:39

Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra maiatzaren 6an atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Ostiralean, ordea, dagoeneko Basaurin ez dagoela eta beste espetxe batera eraman dutela jakin zuten bere familiarrek, nora eraman duten esan ez zieten arren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu zuenez. Esan bezala, astearte goizean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa. Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Argazkian, atxiloketaren egun berean 80 bat auzokidek egin zuten manifestazioa Plentzian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun