San Isidro egunean merkeagoa izango da Bizkaiko Zubia bisitatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 12a, 20:59

Getxoko Udalak “Bizkaiko Zubia ezagutu” ekimena abiatu du “getxoztarrok 2006an UNESCOk munduko lehenengo zubi-transbordadorea izateagaitik eta jardueran dagoen bakarra delako Gizadiaren Ondarea izendatu zuen monumentu enblematiko honetara hurbiltzeko”, Josu Loroño Komunikazio zinegotzi getxoztarrak adierazi duenez. Goiko pasabidetik udalerriko ikuspegi panoramikoaz gozatzeko aukera emateko asmoz, Udalak zubia kudeatzen duen enpresarekin akordioa lortu du. Horrela, maiatzaren 15ean, aurten jaieguna Getxon, bisitek 1,5 euroko prezioa izango dute (ezarritako 4 euroen ordez). Horretarako, interesa duten pertsonek DNI txartela baino ez dute aurkeztu beharko udalerriko bizilagunak direla egiaztatzeko. Argazkian, Bizkaiko Zubiko goiko pasabidea / Jabi Zabala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun