Joaquin Atxukarro piano joleak Valentziako Palau de la Musikak eskaintzen duen urrezko domina jasoko du gaur Herrialde Katalanetan. 1932an Bilbon jaio eta aspalditik Getxo udalerrian bizi den piano joleak bere poz handia aitortu eta ardura handi horrek lanean jarraitzeko beharra eragingo diola esan du. Gaur, Palaun saria jasotzean hainbat musikariren lanak interpretatuko ditu: Manuel de Falla, Claude Debussy, Enrique Granados, Isaac Albeniz eta Frederic Chopinenak, besteak beste. Ramon Almazan Palauko zuzendariordeak Atxukarro nazioarteko piano jotzailerik onenen artean dagoela esan du eta bere izaera solidarioa azpimarratu du, 1957an Valentziako uholdeetako kaltetuen alde egindako biran Atxukarrorren parte hartzea abididetzat jarriz. Informazio gehiagorako,
Berria.info. Argazkia:
Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea.