Ikasturtearen amaierako azterketak prestatu ahal izateko eta, data hauetan ohitura denez, datorren ekainaren 24ra arte 506 ikasteko-toki eskainiko ditu aurten Getxoko Kultur Etxeak, udal liburutegietan eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugeniako eta Getxoko probalekuko aretoetan. Lan egunetan irekiera ordua zabaldu egingo da eta asteburuetarako ordutegi berezia ezarri ere. Gainera, maiatzaren 24tik ekainaren 27ra bitartean Juan Bautista Zabala eta Romo ikastetxeek eta Julio Caro Baroja institutuak, Getxo I bezala ezaguna, beren ikasgelak eskola ordutegitik kanpo ere zabalduko dituzte, astean zehar 17:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Argazkian, lau hormen artean ikasi nahi duenak aukera izango badu ere, oraindik orain beste era batez ikastea nahiago dutenak badaude,
Ikasle Abertzaleek iaz antolatutako Eskola Ibiltarian parte hartu zuten neska hauek bezala /
Theklan.