Bakearean Aldeko Koordinadorak zazpi kontzentrazio egingo ditu bihar Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 14a, 12:20

Goizaldeko hiruak aldera Legution jazo den atentatuaren ondoren, dozenaka elkarretaratzeren berri eman du Bakearen Aldeko Koordinadorak, tartean bihar Uribe Kosta eskualdean eta Erandion egingo diren zazpi kontzentrazio isilak. “Ustezko helburu politikoak” eskuratzeko egiten den “bortxakeriaren erabilpena gaitzetsi eta ETAren desagerpena aldarrikatu zein gure herriak jasaten duen indarkeriak eragindako heriotzak” salatzeko Areetako Xake, Astrabuduako Josu Murueta, Erandioko Irailaren 23a eta Sopelako Udaletxe plazetan burutuko dira elkarretaratzeak. Lehenengoa kenduta (19:30ean egingo dute), beste guztiak 20:00etan izango dira. Aurretik, goizez, Leioako Irlandesas ikastetxean (11:00), Barandiaran institutuan (11:15) eta Leioa eta Erandioko campusean (11:45) izango dira kontzentrazioak. Eudelek deituta, berriz, 12:00etan egingo dituzte udaletxeen aurrean. Argazkian, aurreko batean, kontzentrazio isila Getxoko udaletxe aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun