Barrikako hondartzako eskaileratan haitzetarako babes hezia jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 14a, 15:19

Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, hondartzan erortzen diren haitzetatik babesteko pantaila dinamikoa jarri du Barrikako Udalak. Eskaileren barruko aldean erantsita dago hesia, erortzen diren harriak bertan kateatuta geldi daitezen, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Hezia egoera onean dagoela ziurtatzeko, aldian-aldiko ikuskaritzak egingo dira. Behar izanez gero, bertan pilatutako haitzak ere kenduko dira, segurtasunari ez eragiteko. Iazko abuztuan izandako arazoarengatik erabaki dute hori jartzea. Gainera, udari begira, udalerriko hiru hondartzetan (Muriola, Barrika eta Meñakoz) dutxa zerbitzua eta iturriak jarriko dituzte sarbideetan, eta hondartzainek zainduko dituzte hiru eremuok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun