Ekainaren 10ean egingo dute guraso berrientzako hurrengo hitzaldia Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 14a, 15:33

"Umeskola" izenburupean, atzo egin zen Barrikako udaletxean, Ana Bacigalupek guraso berriei emango dien hitzaldietatik lehena. Euren seme-alabez lagundurik, sei amek (argazkian) esku hartu zuten Kultur Sailak antolatutako ekintzan. Hurrengo saioa ekainaren 10ean, asteartearekin, izando da 10:00etatik 12:00etara, eta hiru gaietan oinarrituko da: umeen elikadura, edoskitzaroa eta titia kentzea. “Hainbat gai eta zalantza sortu dira, horrexegatik proposatu dugu hiru hauetaz mintzatzea soilik. Etorkizunean beste hitzaldiren bat antolatzen bada falta diren gaiaz hitzegingo dugu”, azaldu du Bacigalupek.

Jarduerak 3 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoentzat eta emakume haurdunentzat zuzenduta daude. Umeskolako helburuak familiei tresna baliagarriak eskaintzea eta zalantzak argitzea dira .
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun