Leioako San Juan jaietako aurtengo kartel lehiaketa Iñaki Rodrigo getxoztarrak irabazi du "Bolitas" izenburudun lanarekin. Irabazlea 42 lan artetik izan da aukeratua eta 800 euroko saria jaso du, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Horretaz gain ,epaimahiak aipamen berezia egin dio Markel Matos txikiaren lanari, lehiaketara aurkeztu den ume bakarra delako eta bost finalisten artean kokatu zelako. Bere irudiak jendeak antortxak udaletxera igotzen dituen momentua irudikatzen du. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur Leioako 5.solariuan izango dira ikusgai. Bestalde, joan den igandean Margolari Gazteen XI Lehiaketa ospatu zen Leioan. Edizio honetako lehen saria Shakti Olaizola leioaztarrarentzat izan zen, bigarrena ere Leioan geratu zen, Raquel Felezek irabazi baitzuen. Azkenik, hirugarrena, Gasteizko Eduardo Alsasuak hartu zuen. Bestetik, herriko margolari onanenaren saria Carlos Torrerentzat izan zen. Leire Ahedok aurtengo sari berriarekin egin zen, hau da, 18 urtetik beherakoentzako sari berezia. Argazkian, Sanjuanetako aurtengo kartela.