Hala ere, horretarako ostiralera arte itxaron beharko dute gautxoriek. Bitartean, dagoeneko salgai jarri dituzte larunbateko herri bazkarirako txartelak: Getxoko Lorea eta Algortako UK eta Amnistia tabernetan daude eskura, 6 euroren truke.
Egitaraua:
Maiatzak 15, osteguna
12:00 San Isidro eguneko meza, luntxa eta aurreskua kooperatibaren eskutik.
17:00 Idi probak.
17:30 Haur animazioa Malakate plazan.
19:00 Kalejira txistulari, buruhaundi eta hankapaluekin Malakatetik parkingeraino.
19:30 Bertso pregoia Geroa ikastola eta Andra Mari ikastetxeko neska-mutilen eskutik eszenatokian.
20:30 Txokolate jana.
Maiatzak 16, ostirala
18:00 Aerobic maratoia Malakaten (partaidetza irekia).
18:00 Mus txapelketa kiroldegi aurrean.
22:00 Haur zinema Malakaten.
21:00 Kontzertuak parkingean: Patada en la Papada, Early Reflections eta EH Sukarra.
Maiatzak 17, larunbata
Egun osoan zehar graffiti erakustaldia.
11:00 Puzgarriak Malakaten.
12:00 Sokatira txapelketa kiroldegi atzean.
13:30 Triki poteoa Malakatetik elizaraino.
15:00 Herri bazkaria kiroldegi aurrean. Txartelak 6 eurotan salduko dira Getxoko Lorea tabernan eta Algortako UK eta Amnistian.
17:30 Bazkalosteko karaokea.
18:30 Fanfarrea-poteo erraldoia herriko tabernetatik
19:00 Kontzertuak parkingean: Entidad eta Nerviosah.
20:30 Itxas Argiaren dantzaldia kiroldegian.
20:00 Kontzertuak parkingean: D.A.R. eta Unsain (dantzaldia).
Maiatzak 18, igandea
13:00 Txakur txapelketa elizan.
13:00 Txalaparta eta taloa txorizoagaz.
18:00 Eskupilota txapelketaren finalerdiak eta finala Geroa ikastolako frontoian.
18:30 Dantzaldia parkingean.