Kirol hori ezagutzen ez duten pertsonek arraunean ikasi dezaten, ateak zabalik jardunaldia antolatu du ekainaren 21erako, larunbatarekin,
Barrika Piragua Taldeak. Ekimenean esku hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, zehaztu dutenez. "Esan gabe doa, primeran pasatzen duten bitartean kirol berri bat ezagutu nahi dutenei zuzenduta dagoela", gaineratu dute. Klub barrikoztarreko prestatzaileek koordinatuko dute jarduera, eta parte hartzea erabakitzen dutenek taldekideen laguntza izango dute. Izena eman nahi dutenek 600 902 125 telefono zenbakira deitu beharko dute edo
blogbpt[abildua]telefonica.net helbide elektronikora idatzi. Bestalde, igande honetan, hilak 18, Lekeition izango den Bizkaiko Ikasleen Lehiaketan esku hartuko du Barrika Piragua Taldeak. Txapelketa klub barrizkoztarrak eta bertoko Piraguismo Dzanga-k antolatu dute. Halaber, maiatzaren 31n, Donostian izango den Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketan ere esku hartuko dute.