Leioako
Behargintzak emandako datuen arabera, 2.463 pertsona pasa dira zerbitzu horretatik lanpostu baten bila, bere sorreratik hona. Horietatik %57 emakumeak izan ziren eta %43 gizonezkoak. "Datu hauek azken urteetako joera islatzen dute, hau da, Leioak bizi izan duen hazkunde positiboa. Azken hileko erroldaren arabera udalerriak 30.000 biztanle pasa ditu jada, hauetatik %5a etorkinek osatzen dutelarik. Bestalde, datu hauek autoenpleguaren aldeko apostua indartzen ari dela erakusten digute", adierazi dute Udaletik. Behargintzako erabiltzailearen profila 25 eta 44 urte bitarteko emakumearena da. Sexuen arteko ezberdintasun hori 45 urtetik gora ere nabaria da, "langabetu gehiago baitaude emakumeen artean gizonezkoen artean baino". "Dena dela, joera hau urteekin aldatzen doa, hau da, 25 urte baino gutxiago duten erabiltzaileen artean gizonak dira langabetu gehiago dituztenak", azaldu dute tokiko iturriek. Argazkian, Eneko Arruebarrena alkate leioaztarra.