Israelen aurkako ekimena burutu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 16a, 13:45

Atzo, maiatzak 15, palestinarren "hondamendia" (Nakba arabieraz) eragin zuen Israel Estatu sionistaren sorreraren 60. urteurrena salatu zuten, Leioa eta Erandioko campusean, hainbat erakundetan (Komite Internazionalistak, Unibertsitate Kritikoaren Aldeko Asanblada eta Kamaradak) ibiltzen diren ikasleak. Horretarako, israeldar soldaduek jarri ohi duten kontrolgunea edo check-point-a irudikatu zuten neska-mutilek (argazkian). "Honela, Israeldar estatu sionistaren sarrasakia salatu nahi izan dugu, eta bide batez, nazioartean Israeldar estatua deslegitimatzeko martxan dagoen boikot akademiko, kultural eta ekonomiko kanpainarako deialdia luzatzen dugu. Sionismorik ez! Palestina askatu!", adierazi zutenez. Bestalde, Algortako Telletxe plazan, 20 bat auzokidek egin zuten elkarretaratzea arratsaldez, Kamaradak eta Askapena erakundeek deituta. Parte hartzaileen artean, LAB, EAE eta Koska irratiko kideak izan ziren. Algortako argazkiak.

Ikasleek plazaratutako oharra:

Al Maqba-n, Palestinarekin eskartasuna eta Israeli boikota!

1948ko maiatzaren 15ean Israel bere estatu sionista aldarrikatu eta inposizioz aurrera eraman zuen bere borondatea. Momentu horretan Al Naqba edo hondamendia bezala ezaguna egin den epea zabaldu zen palestinarrentzat. Momentu horretatik aurrera, holokausto berri bat emango da palestinarren aurka. 60 urte hauetan, beraien lur eremua gero eta txikiagoa izan da, kolonia sionistak nonahi hedaturik, 5 milioi errefuxiatu Palestinatik kanpo, barne errefuxiatuak, 12.000 preso politiko, apartheid-aren harresia, kontrol puntuak (check-point) edozein tokitan, lurrak espropiaturik, ekonomia suntsiturik, oinarrizko eskubide zibilak, osasun eskubideak, mugimendu eskubideak, azken batean bizitza bera, Israel estatuak baldintzaturik.

Hori dela eta, gizarte zibilari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntsipena salatzera, eta bakea eta justizia aldarrikatzera dei egiten diogu. Hortara, duela urte batzuk Palestinako 170 eragilek nazioartean Israel boikoteatzeko deialdia zabaldu zuten, Israel deslegitimatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko boikot ekonomiko, kultural eta akademikorako deia alegia.

Okupaziorik ez! Sionismorik ez! Palestinarentzako bake justu baten alde! Israeli boikota!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun