Juantxo del Vigo Berdeen zinegotzi sopeloztarra Saharara joango da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 16a, 19:35

Juantxo del Vigo Sopelako Berdeen zinegotzia Saharara joango da datozen egunotan, astelehenetik asteazkenera, Fronte Polisarioren 35. urteurreneko ekimenetan parte hartzera. Izan ere, datorren asteartean, hilak 20, 35 urte beteko dira 10 egun lehenago jaiotako Polisarioak Espainiako Armadaren aurka arma bidez altxatu zela Janga-ko kuartela erasotuz. Berdeek jakinarazi dutenez, Del Vigok Tifariti lurralde askean maiatzaren 20an egingo diren omenezko ekimenetan zein elkartasuneko nazioarteko konferentzian parte hartu eta Saharako agintariekin bilduko da. Besteak beste, Berdeen elkartasuna eta 1991an NBEk autodeterminazio erreferenduma oinarri hartuta egin zuen planaren aldekotasuna adieraziko die Saharako Errepublikako lehenengo ministroari eta Fronte Polisarioko idazkari nagusiari.

35. urteurren honetan, Berdeek "bakearen alde behin eta berriz egindako apustutik, saharar herriarekiko bere elkartasuna adierazi eta herri horrek pairatzen dituen giza eskubideen urraketa jarraituen aurrean euskal gizarteari bere gaitzespena agertu nahi diote.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun