La Compagnie Folklorique Fanny Thibout et les Tiesses di Hoye 1936an sortu zuen Fanny Thibout erritmo eta gorputz-espresioko irakasleak; eta, ordutik, ikerketa lan handia egin du –batez ere Waloniako herrialdeetan- aintzineko dantzak eta abestiak berreskuratzeko, eta bakarrik bertoko gutxik ezagutzen dituztenak. Bere errepertorioan XVIII eta XIX mendeetako dantza tradizionalak jasotzen dituzte, hala nola, jolasak, abestiak eta Belgikako Lieja hiriko musikak. Gaur egun 40 bat pertsonek osatzen dute taldea.
Itxas Argia Dantza Taldea, berriz, 1964an sortu zen eta ordutik Euskal Dantzarien Biltzarraren kide da. Bere helburuen artean aintzineko euskal dantzak eta musikak berreskuratzea dago, gero munduan zehar zabaldu ahal izateko. Gaur egun nagusien taldean 50 bat pertsona daude, dantzari eta musikariak tartean. Bestetik, 5 eta 15 urte bitarteko hainbat ume eta gazte daude taldean, urtean zehar euren emanaldiak eskaintzen dituztenak.