Baina, eskualdeko txapelaz gain, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ere jokuan egongo da Areetako saioan, irabazleak kanporaketetarako txartel zuzena hartuko baitu. Besteek puntuei adi erreparatu beharko diete, Bizkaiko txapelketako 30 parte hartzaileetariko bat izan nahi badute behintzat. Iazko irabazle eta finalistak diren Xabi eta Fredi Paya, dagoeneko sailkatuta daude eta finalerdietan izango dute lehenengo saioa.
Bizkaiko txapelketarako baliogarria denez, Nahikari Ayo, Trino Azkoitia, Josu Arroyo eta Asier Legarreta kanporaketetan epaile ibili direnek lekua egingo diete herrialde mailako epaile talde berri bati, Josu Telleria, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula eta Asier Ibaibarriagak osatutakoari, alegia. Beraiekin batera Miren Itziar Basterretxea idazkari lanetan arituko da.
Bertsolariak
Olatz Ibarluzea
21 urteko Mungiarra.Topografia ikaslea Gasteizen.
Aurten bigarrenez doa Ipar Uribeko finalera.
Itxaso Paya
Algortarra. 19 urte. Psikologia ikaslea. 2006ko Ipar Uribeko txapelduna.
Peru Vidal
20 urte. Ikaslea. Sortzez Plentziakoa den arren, Leioan bizi da gaur egun. Bigarrenez parte hartu du Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan.
Arrate Illaro
19 urteko algortarra. Ikusentzunezkoak ikasten dabil Leioan. Eskolartekoetan Euskal Herriko txapelduna 2006an. Lehenengoz parte hartu du Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan.
Miren Ibarluzea
1984an jaioa. Mungiarra. Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatua. Egun Labayru ikastegian ari da beharrean, Herri Ondarea mintegian
irakaskuntzarako materialgintzan. 2006ko Bizkaiko Bertsolari txapelketan finalaurrekoetan abestu zuen.
Jone Uria
18 urteko algortarra. Bizkaiko Eskolartekoetan txapeldun izandakoa txikietan zein nagusietan. Lehenengoz parte hartuko du Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan.
Bertsolariek Areetan egin beharreko lana:
Sei bertsolarientzat:
• Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko handian.
• Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian.
• Bakarka, hasierako puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
• Bakarka, gaia emanda bina bertso doinu eta neurri librean.
Finalera pasatuko diren bi bertsolarientzat:
• Binaka, gaia emanda hiruna bertso hamarreko txikia
Kartzelako lana:
• Banaka, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean.
Fikako kanporaketa
Pasa den astean, maiatzaren 9an, Fikako herriko txokoan jokatu zen Ipar Uribeko VII. Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. 100 bat lagunen aurrean eta giro onean egin zen saioa, Miren Ibarluzeak (263 puntu) irabazi zuena, ondoren Karlos Ibarzabalen eskutik kanporaketako oroigarria jasotzeko. Ibarluzearen atzean Mikel Goiriena (229), Ekaitz Larrazabal "Katxo" (225,5), Josu Landeta (223,5), Pello Ruiz de Agirre (194,5) eta Pello Etxebarria "Bonbero" (178) gelditu ziren. Ibarluzea baino ez zen sailkatu finalerako. Bertso saioaren audio osoa jarri du entzungai Larrabetzu.org atariak. Aipatzekoak dira Mikel Goirienaren eta Pello Ruiz de Agirreren zale taldeek saioan eman zuten berotasuna, txapelak, pankartak, bozinak eta abarren bidez. Bertsoei dagokienez, oro har maila ona izan zen Fikan baina batzuk aipatzearren horra hor UKBERRI.NETek aukeratutakoak:
• Miren Ibarluzea "Playa de Bakio"ko marinela berriz doa itsasora eta azken orduak ematen ari da Josu Landeta alabarekin.
• Josu Landetak, trenean doala, bere txikitako irakasle gogorra den Pello Etxebarria "Bonbero" ikusi du. Irakasle ohiak jesarlekua uzteko esan dio.
• Mikel Goiriena eta Miren Ibarluzea zahar egoitzako kideak dira, baina bata bere kabuz joan da eta bestea behartuta eraman dute.
• Pello Etxebarria "Bonbero" titanioa garbitzen duen Guggenheimeko langilea da. Aspaldi ez du kobratzen.
• Ekaitz Larrazabal "Katxo"ren puntuak eta bakarreko lana: lehenengo aldiz ikusi du beste umeek bereari iseka egiten.
• Miren Ibarluzearen puntuak eta bakarreko lana: epaiketa batean errugabea jo dute baina, burokrazia arazoak tarteko, urte bat eman du ondoren espetxean.
• Josu Landetak ALBE Algortako Bertsolari Eskolan ikasle izandakoei dedikatutako agurra (mp4).
Ipar Uribeko VII Bertsolari Lehiaketako kanporaketen sailkapena:
• Jone Uria, 266 puntu.
• Miren Ibarluzea, 263 puntu.
• Peru Vidal, 258 puntu.
• Itxaso Paya, 256 puntu.
• Olatz Ibarluzea, 252 puntu.
• Arrate Illaro, 251 puntu.
- Miren Loizaga, 246,5 puntu.
- Mikel Goiriena, 229 puntu.
- Beñat Vidal, 226 puntu.
- Ekaitz Larrazabal "Katxo", 225,5 puntu.
- Josu Landeta, 223,5 puntu.
- Alberto de Abajo "Zoro", 205,5 puntu.
- Oier Iturralde "Atano", 198,5 puntu.
- Pello Ruiz de Agirre, 194,5 puntu.
- Unai Angulo, 185,5 puntu.
- Pello Etxebarria "Bonbero", 178 puntu.
- Gabi Basañez, 173 puntu.
- Ekain Landa "Txispain", 169,5 puntu.
- Maialen Berekoetxe, 166,5 puntu.
- Unai Larrazabal, 163 puntu.