Fernando Etxegarai plentziarra aske geratuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 19a, 21:01

Fernando Etxegarai Gaztearena "Pinki" plentziarra "une batetik bestera" aske geratuko dela jakinarazi du Askatasunak, epaileak onartu egin duelako defentsaren helegitea. Epaileak dio Espainiako Zigor Kode berria ezarrita, Etxegarairi 20 urteko kartzela zigorra dagokiola, ez gehiagokoa. Ia 21 urte egin ditu espetxean. Preso politikoa urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Gauzak horrela, maiatzaren 6an atxilotu zuten berriro eta, Basauriko espetxean eduki ondoren, berriro eraman zuten A Lamara. Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa izeneko bitakorako kideek jakinarazi dutenez, Loiuko aireportuan egingo diote lehenengo harrera, 22:00ak aldera. Argazkian, atxiloketaren egun berean 80 bat auzokidek egin zuten manifestazioa Plentzian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun