Tenis Kopa irabazi dute Barrikako Abaroa taldeko haurrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mai. 19a, 22:27

Asteburu honetan jokatu dira Barrikako udal pistetan Tenis Kopako finalak haur eta kimu mailetan. Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeko gaztetxuenek Begoñalde gainditu zuten, 2 eta 1. Asis Dominguez, Gorka Quemada eta Adrian Amor jokalariek "partida bikaina" egin zuten, udal iturriek jakinarazi dutenez. Kimuei dagokienez, Abaroakoek ezin izan zuten Gorostiza taldearen jokua moteldu eta kanpotarrak nagusitu ziren, 3 eta 0. Hortaz, Gorostizak eraman du aurtengo Liga. Dena den, Alberto Vidal Barrika taldeko entrenatzailearen aburuz “hiru jokalariek, Iñigo Arzuaga, Mikel Lopez eta Ivan March, oso ondo jokatu dute. Baina bereziki Mikel Lopez beste guztien gainetik nabarmendu da, beste kirolariek baino lau urte gutxiago izan arren. Beste bi taldekideek partidua irabazteko ahalegin guztiak egin dute ere”, azpimarratu du. Horregatik, Barrikako Tenis Klubak jokalari guztiak zoriondu ditu Kopa finaletara heltzeagatik, “urtean zehar ikasitako guztia erakutsiz”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun