Maiatzaren 24ko jardunaldiaren helburuak dira, besteak beste, Uribe Kostako Mankomunitatean emakumeen eta eurek osatzen dituzten elkarteen egoera aztertzea; baita aipatu taldeek 2007tik egiten dabiltzan lana ezagutzera ematea. Bestalde, jendartean emakumeen parte hartzea sustatzeko bideak adostu nahi dituzte; etorkizunerako oinarriak jartzeko, azaldu dutenez.
Egitaraua:
9:30 Parte hartzaileei harrera.
10:00 Inaugurazio mahaingurua:
- Izaskun Moyua Emakundeko presidentea.
- Juan Olea Uribe Kostako Mankomunitateko presidentea.
- Estibaliz Anitua Mankomunitateko Berdintasun teknikaria.
- Begoña Artegi emakumeen lantaldearen ordezkaria.
10:30 Eztabaida eta galde-eskeak.
11:00 Kafe-ordua.
11:45 Lantaldeak.
13:45 Bazkalordua.
15:15 Lantaldeak.
17:00 Landutakoa amankomunean jarri eta eztabaida.
18:00 Amaiera.