Hamargarren urteurrena dela eta, aste honetarako hainbat jarduera antolatu ditu Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak. Horrenbestez, ostegun eta ostiralean, dokumental bana proiektatuko dute udalerriko kultur aretoan, 19:30etik aurrera: Luis Alejosen "La mer de grace" eta Jon Ander Iriarte eta Alfonso Marinen "Trecking de los cerros-cumbles del Huascaran (Peru)", hurrenez hurren. Larunbatean, berriz, 6 urtetik gorako umeentzako jarduerak (tirolina, eskaladarako hasierakoak, norabidetze lasterketa...) izango dira, 10:00etatik aurrera, Iturrieta parkeko eskalada-murruan. Azkenik, igandean, mendian postontzia berria ipintzeko ibilaldia egin eta bazkari batekin (15:00) emango diete amaiera ospakizunei. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!