Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko kideak buru belarri dabiltza ekainaren 14ko Mintza Eguna prestatzen. "Lana banatzeko momentua iritsi da. Euskal Herriko hainbat lekutatik 300 lagun baino gehiago etorriko zaizkigu jai egun honetara. Horregatik zure laguntza behar dugu", adierazi dutenez. Gauzak horrela, astearte honetarako, maiatzak 20, lan taldeak osatzeko bilera deitu dute, 20:00etan, Algortako Aldai kulturgunean (Itxasgane). Bertan azalpen guztiak eman eta lana banatuko dute. Izan ere, Mintza Eguneko hamaiketakoa ere denon artean egingo dute. "Horretarako 50 patata tortilla behar ditugu. Tortilla bat edo gehiago egiten animatzen bazara, deitu edo idatzi egiguzu", aipatu dutenez. Argazkian, Rozio Luces Egizuko dinamizatzailea aurreko prentsaurreko batean.