Ostegun honetako (maiatzak 22) hauteskundeetarako programa aurkeztu behar zuen gaur, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, egungo EHUko errektore eta hautagai bakarra Juan Ignacio Perez Iglesiasek. Hala ere, 10:00etako bigarren deialdian quorum nahikoa egon ez eta bertan behera utzi behar izan dute Klaustroko batzarra. Ordu horretarako, prentsaurrekoa deitua zuten Ikasle Abertzaleek, kafetegi nagusi parean, "Bologna Prozesua gelditzeko", abstentziorako deia egiteko asmoz. Horretaz gain, urtarrilaren 30ean izandako istiluetan Ertzaintzak identifikatutako hamar ikasleetatik seik epaitegiko deia jaso dutela salatu du IAk. Agerraldia bukatuta, manifestazioan abiatu dira dozenaka ikasle errektoregora bidean, "Geurea da hitza! Bologna gelditu beharko duzue!" lelopeko pankarta atzean. Bada, bertara helduta, kristalezko ateak apurtuz, eraikin barrura sartu dira. Barruan zeuden segurtasun guardiak, berriz, agudo oldartu zaizkie. Behin, Brigara Mugikorreko dozena bat ertzain baino gehiago bertan zirela, hiru gazte atxilotuak eraman dituzte. Istiluen argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!