Perez Iglesias EHUko errektoregaiari ondoko idatzia eskura eman nahi zioten, IAren arabera:
Gurea da hitza! Bologna gelditu beharko duzue!
Gaur hemen bildu gara, UPVko errektoretzan, gure hitza entzuna izan dadin. Hilabeteak daramatzagu unibertsitate honen gidaritza daramazuen Iñako Perez eta enparauen inposaketa eta jazarpena jasaten. Ehunka mobilizaziotan entzunarazitako ahotsari entzungor, borraz isiltzea erabakitzen ez duzutenean. Bologna Prozesua gelditzearen alde lanean dihardugun ikasleoi egurra eta kriminalizazio basatia. Jarduera politiko oinarrizkoena oztopatuz, unibertsitateko “segurtasun” indarrak mehatxurako erabiliz, kamerak eta kolore ezberdinetako zakurrak kanpusean hedatuz. UPVko errektoretza taldearen jazarpena ikasleak epaitegietara eramateraino heldu da. Garai batean hain kritikatua zen Monteroren gobernuak egin bezala, UPV ikasleon etsai bezala proiektatzen da, hauek auziperatuz.
Zanpaketa egoera larri honen aurrean, UPVko gestioaren egoitza nagusia den honetan biltzea erabaki dugu. Gure hitza bertan entzunaraztea erabaki dugu. Errektoretza okupatu eta zuoi, gure egoeraren erantzule zuzenak zareten Iñako Perez eta errektoretza taldeko kideei mezu garbi bat helaraztera gatoz: ez gaituzue isilduko! Ez gaituzue geldituko! Gurea da hitza! Bologna gelditu beharko duzue!
Guzti honengatik, zera exigitzen dizuegu:
1.- Orokorrean unibertsitateko ikasleon aurka ematen diren jazarpen egoerak arbuiatzea, bai polizia autonomikoaren lana salatuz, baina baita segurtasun enpresena ere. Errektoretza taldeak, bi indarrok unibertsitatetik kanpo kokatzeko norabidea hartzeko konpromisoa har dezala eskatzen dizuegu.
2.- Bereziki, datorren maiatzaren 29an data jarrita duten hainbat ikasleren zitazio judizialak arbuiatzea eta kausa hauen artxibatzea eskatzea.
3.- Bi adierazpenok, gaur bertan Juan Ignacio Perez errektoreak, edo beste errektoretza taldeko kideren batek, publikoki egin ditzala.