Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin batera, lau euskal herritar atxilotu ditu bart, 23:30ak aldera, Bordelen (Okzitania). Albiste agentziek zabaldutakoaren arabera atxilo hartu dituztenak Jon Salaberria EH eta Batasuna alderdien Gasteizko Legebiltzarkide ohia, Igor Suberbiola, Ainhoa Ozaeta eta Francisco Javier Lopez Peña "Thierry" dira. Azken horri ETAko buruzagirik garrantzitsuena izatea eta Barajasko aireportuaren aurkako atentatua agindu izana leporatzen dizkiote eta beste hiruri, aldiz, ETA erakundearen logistika taldekideak izatea. Ozazetaren kasuan ETAk eman zuen azken su-etena iragarri zuela esan dute. Operazioa 23:30ean hasi eta 00:15ean amaitu da lauren atxiloketekin. Zabaldutako bertsioaren arabera, atxilotutakoak armatuta zeuden baina ez dute erresistentziarik jarri. Argazkian, ETAk 2006ko martxoaren 24ko ekintza armatuen etenaldia iragartzeko kaleratutako bideoaren irudia.