Gaurko egunean Leioa eta Erandioko campusean jazotako
istilu larriak azken hilabeteetan
EHUk hartu duen "norabide errepresiboaren azken katebegia besterik ez da",
Presoen Aldeko Taldeen (PAT) iritziz. "Perez UPVko errektoregai bakarraren jarrera beste behin ere agerian gelditu da: errepresioaren eta ikasleon kriminalizazioaren bitartez, ikasleon hitza isilaraztea beste helbururik ez du. Eta horretarako ez du inolako erreparorik ikasleak egurtzeko orduan", gaineratu dutenez. Hartara, "kolore ezberdineko txakurrek unibertsitatetik alde egiteko" exijitu eta, ostegun honetako (maiatzak 22) Errektoretzarako hauteskundeen harira, Perez Iglesiasi "ostikoa emateko"
IAk deitutako abstentzio aktiboaren aldeko deia luzatu die EHUko ikasle, irakasle eta langile guztiei PATek.
Istiluen argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.